Arene bere familiarekin Bartzelonatik Learora bizitzera etorriko den nerabe bat da. Une horretatik aurrera, bizitza berri batera egokitu beharko du. Aitonarekin bizitzen ikasi beharko du eta lagun berriak ere egin beharko ditu. Baina, batez ere, Arenek denen aurreiritzien aurka kementsu borrokatu beharko du emakumezkoen futbol talde bat sortu ahal izateko, herrian inoiz izan den lehenbizikoa.